logo matxete

El Asador

Erdi Aroko hirigunean kokatuta dago Matxete erretegi dotorea, Aihotz plazan. Bertan egiten zuten euren karguen zina Arabako agintariek.

Parrillan egindako haragi eta arrainak, lapikokoak eta entsalada mota ezberdinak, eta gainera, etxeko gozogintza bikaina. Guzti horrekin osatzen da erretegiko karta, sukaldaritza tradizionala eta modernoa modu orekatuan uztartuz.

1998an inauguratu zen. Terraza zerbitzu zabal eta erosoa dauka, uda garaian kokatuta dagoen marko historikoaz gozatu ahal izateko. Horretaz gain, jantoki nagusia dauka, harrizko bobeda eta guzti, 55 pertsonentzako lekuarekin. Gainerako espazioa honela dago banatuta: hogei pertsonarentzako lekua daukan bigarren jantokia eta otorduak emateko beste eremu bat, barraren aurrean.

mikel