logo matxete

Ingurua: Gasteizko Santa Maria Katedralean

Gasteizko Santa Maria Katedralean sartzearekin batera ibilbide zirraragarri bat hasiko dugu erdi aroko hirigunearen iragan eta historian zehar.

Paseo historiko honetan, bisitariak aukera bikaina edukiko du: XIII. mendeko tenplu gotiko baten lan arkeologiko eta zaharberritze lanak zuzenean ikusteko aukera, hain zuzen. Tenplu horrek egitura aberatsa dauka, eta aberatsa da iraganeko lekukotzei dagokienez ere.

Nola heldu Matxete Erretegitik:

Erretegitik irtenda, eskumatara, eskailera batzuk igota Santa Maria kalera helduko gara. Kalearen amaieran izen bereko katedrala dago.
Image Map