Aihotz plaza Arkupeen atzean dago, Mikel Deunaren tenpluaren aurrealdearen eta San Bizenteren Aldaparen artean. Beste sasoi batean erdi aroko hiribilduaren muga izan zen. Bere izena Mikel Deunaren absidearen horma-hobi batean zegoen aihotzari zor zaio. Horren gainean egiten zuten beren karguen zina hiriko ordezkariek.