Gasteizko Santa Maria Katedralean sartzearekin batera ibilbide zirraragarri bat hasiko dugu erdi aroko hirigunearen iragan eta historian zehar.
Paseo historiko honetan, bisitariak aukera bikaina edukiko du: XIII. mendeko tenplu gotiko baten lan arkeologiko eta zaharberritze lanak zuzenean ikusteko aukera, hain zuzen. Tenplu horrek egitura aberatsa dauka, eta aberatsa da iraganeko lekukotzei dagokienez ere.
Erretegitik irtenda, eskumatara, eskailera batzuk igota Santa Maria kalera helduko gara. Kalearen amaieran izen bereko katedrala dago.