Gasteizko herri zaharra inguratzen zuen harresia berraurkitu egin zuten. XI. Mendekoa omen da, Antxo VI. Jakituna Nafarroako erregeak Gasteizko hiria sortu baino ehun urte inguru lehenagokoa.
Mendeetan, etxeek eta gune historikoaren kaleek hiritarren begietatik ezkutatuta eduki dute. Orain dela gutxi, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologia ikerketa taldekoek Harategi eta Bakardadearen kantoien artean dagoen harresi zatia berreskuratu dute.
Ibilbideak, 3.000 metro koadroko lorategi batean zehar, aukera ematen du defentsa-murrua ikusteko, eta bertatik, pasabide-sistema bat eta bi dorreren artean mugatuta dagoen 136 metroko harresi zatia ikus daitezke. Harresiak 11 metro hartzen ditu punturik altuenean, eta dorreak 15 metro izatera ere heltzen dira.
Santa Maria Katedralaren WebguneaErretegitik irtenda, eskumatara, eskailera batzuetatik igota Fray Zacarías kalera helduko gara. Harresia kalearen ezkerreko aldetik doa.